ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Inportazioa penintsulan eta Balear Uharteetan
Importar cabecera

Inportazioa prozedura erraztu bidez (administrazio-agiri bakar erraztua)

Inportazioko Prozedura Sinplifikatuaz egingo dira honako lau inguruabar hauek dituzten bidalketak:

  1. Hartzailea partikularra izatea
  2. Merkantziaren balioa 150 €-tik gorakoa ez izatea
  3. Merkantzia ez egotea zerga bereziei (tabakoa, alkohola, etab.) lotuta
  4. Merkantzia ez egotea segurtasun-kontrolei (osasuna, farmazia, etab.) lotuta

Prozedura Sinplifikatuaz izapidetzen da merkantzia-balioa 22 € -tik gorakoa eta 150 € -tik beherakoa den bidalketen inportazioa, betiere hartzailea partikular bat bada eta bidalketako merkantzia ez badago lotuta zerga bereziei (tabakoa, alkohola, etab.) ez eta mugako segurtasun-kontrolei ere (osasuna, farmazia, etab.).

Halakoetan, bidalketa etxean erosotasun osoz jasoa izan dadin, Correosek bidalketa Prozedura Sinplifikatuaz izapidetuko du Aduanan, eta entregatzeko unean bertan ordainduko ditu inportazioari dagokion BEZa eta DUA sinplifikatuarentzat Correosek ezarrita duen tarifa. Bidalketaren entregatzeko unean jasoko da dagokion ordainketaren egiaztagiria.

Internet bidezko erosketetan, zeharo garrantzitsua da harremanetarako datu guztiak saltzaileari zuzen ematea, hark ere posta-dokumentazio guztia zuzen eta egiazki bete dezan –batik bat, bidalketaren balio-aitorpenak benetan ordaindu dena islatu behar du. Guzti horrek erraztu egingo du Correosek bidalketa ahalik eta arinen entregatzea.

Entregatzeko unean eskubidea duzu bidalketari uko egiteko eta aduana-izapideak zeure kabuz edo kanpoko agente baten bidez gauzatzea erabakitzeko.

Aurrekoa delarik ere, inportazioaren BEZa ordaintzetik salbuetsita daude erabilitako gauza pertsonalak dituzten bidalketak, merkantzia bidalketara (DUA) aurkezten den unean hala egiaztatu behar delarik.

Halaber, inportazioko BEZa ordaintzetik salbuetsita daude 45 € arteko merkantzia-balioa duten partikularren arteko bidalketak, merkataritza-transakzio batenak ez direnean, betiere. Baina DUA aurkeztu beharra dute.

Aurreko guztia gorabehera, Aduanak ahalmena du merkantziazko bidalketak ofizioz ikuskatzeko edota gordetzeko, eta baita edozein unetan eta beharrezko iruditzen zaionean hemen adierazi ez diren bestelako irizpide batzuen arabera beharrezko kontrolak aplikatzeko ere.