Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.
Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali
Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua
Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali
Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik
Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera
Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez
Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa
Bidalketaren jatorria zein den alde batera utzita, Prozedura Arrunt hau aplikatuko zaie ENPRESA/PERTSONA JURIDIKOEIzuzendutako merkantziazko bidalketei, MUGAKO SEGURTASUN-KONTROLEI lotuta dagoen merkantziari edo FAKTURA BALIODUNIK EZ IZATEAGATIK (adibidez: inportatzailearen IFZ ez egotea, balioa zero izatea, etab.) Correosek Aduanan izapidetu ezin dituen bidalketei.
Prozedura Arrunta aplikatuko zaie ENPRESA/PERTSONA JURIDIKOEIzuzendutako merkantziazko bidalketei, MUGAKO SEGURTASUN-KONTROLEI lotuta egonik partikularrei zuzendutako bidalketei nahiz FAKTURA EZ IZATEAGATIK edo fakturak IFZ OKERRAizateagatik Aduanan izapidetu ezin diren bidalketei.
Kasu horretan, Correosen
Aduana Aviso de llegada
(148 Kb) bat jasoko duzu, zure bidalketa libratzeko eta Aduanan egin beharreko izapide guztiak burutu ondoren etxean jasotzeko eman behar diren pausoak jakinarazten dizkizuna.
Halakoetan, bi aukera dituzu bidalketa Aduanan izapidetzeko.
1. Correos izendatzea Zeharkako Ordezkari gisa Zerga Agentziaren aurrean. Horretarako, pauso hauek jarraitu beharko dituzu etxetik:
a)
Aduana Aviso de llegada
(148 Kb) osatu eta sinatu. Harremanetarako datuak behar bezala adierazi (batik bat, helbide elektronikoa, arinago aritzeko, telefonoa eta IFZ). Inportatzailea enpresa edo pertsona juridikoa bada, iriste-jakinarazpenak sinadura eta ENPRESAREN ZIGILUA eraman beharko ditu.
b) Merkataritza-faktura edo proforma faktura erantsi.
c) Dokumentazioa bidali avisoscza.ceuta@correos.com helbidera, edo Ceutako gure posta-bulegoetan entregatu.
Dokumentazioa Correosek jasotzen duenean, Aduanan izapidetuko da merkantzia. Correosek etxean entregatuko dizu bidalketa;entregan bertan, DUA kudeatzeagatik Correosek duen tarifa ordaindu beharko duzu. Berehalako ordainketa-sistemari loturik badago, inportazioko IPSI ere ordainduko da.
2. Beste Aduana Agente baten zerbitzuak kontrata ditzakezu, eta zeure kontura ere egin ditzakezu aduana-izapideak.
Kasuan-kasuan, honako dokumentazio hau eman behar diozu Correosi, izapidetutako bidalketa zuri entregatu diezazun: AUTOIZAPIDETZEAhautatu baduzu, Ogasun Kontseilaritzaren zigilua daraman 090 eredua eman beharko diozu Correosi, bai eta Aduanan zigilatutako faktura ere. Aitzitik, Correos ez beste Aduana Agente bat kontratatu baduzu, 090 eredua eta Jasodura Alea aurkeztu beharko dituzu.
Aurreko guztia alde batera utzita, Aduanak ahalmena du merkantziazko bidalketak atxikitzeko, baita hemen adierazi ez diren bestelako irizpide batzuen arabera kontrolak aplikatzeko ere.