Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.
Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali
Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua
Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali
Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik
Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera
Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez
Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa
Prozedura Sinplifikatua aplikatuko zaie hartzaile / inportatzaile PARTIKULAR EDO PERTSONA FISIKO bati zuzendutako bidalketei, betiere Correosek eskura baldin badu Aduanan bidalketa egiteko behar den dokumentazioa (faktura hirukoiztua, inportatzailearen IFZrekin) eta bidalketak ez badu segurtasuneko muga-kontrolik igaro behar.
Prozedura Sinplifikatu hau aplikatuko zaie hartzaile edo inportatzaile PARTIKULAR bati zuzendutako bidalketei, betiere Correosek eskura baldin badu Aduanan bidalketa egiteko behar den dokumentazioa (faktura hirukoiztua, inportatzailearen IFZrekin) eta bidalketak ez badu segurtasuneko muga-kontrolik igaro behar.
Correos arduratuko da aduana-izapidea egiteaz, eta bidalketa zeure etxean jasoko duzu zuzenean. Bidalketa entregatzean ordaindu beharko duzu DUA izapidetzeagatik ezarritako tarifa eta IPSI, berehalako ordainketa modalitateari atxikita bazaude. IPSIren ordainketa geroratua hautatua baduzu, aldiz, DUA izapidetzeagatik ezarritako tarifa baino ez diozu ordaindu behar Correosi.
Bidalketa egin eta Correosek entrega egindakoan, honako agiri hauek emango zaizkizu. 090 Eredua, DUAren 8. alea, Aduanaren altxatzea eta Correosen emate-dokumentua.
Penintsulatik Ceutara merkantzia igortzen dutenei gogorarazten zaie bidalketaren estalkian jarritako gutun-azal itxi batean inportatzailearen/jasotzailearen IFZ daraman faktura hirukoiztua erantsi behar dutela.
Era horretan, bidalketa beharrik gabe atzeratzea saihestuko da eta entrega-prozedura azkartuko da.
Entregatzeko unean eskubidea duzu bidalketari uko egiteko eta aduana-izapideak zeure kabuz edo aduana-agente baten bidez gauzatzeko.
Aurreko guztia alde batera, Aduanak ahalmena du merkantziazko bidalketak ofizioz ikuskatzeko edota gordetzeko, eta baita edozein unetan eta beharrezko iruditzen zaionean hemen adierazi ez diren bestelako irizpide batzuen arabera kontrolak aplikatzeko ere.