ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Premium Internacional

Zure nazioarteko bidalketa urgenteenentzat.

Nazioarteko paketeria entrega zerbitzu urgentea, etxera eta sinadura bidez. Estaldura zabala eta berme hobeezinak ditu.

  • Arloa: Internacional.
  • Tamaina: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm. Alderik luzeena 105 cm luze izan daiteke gehienez ere.
  • Pisua: 30 kg gehienez.
  • Epeak: Helmugaren arabera.*
Correos

Nork merkaturatzen du

Nazioarteko paketeetarako Premium Zerbitzua partikularrentzako, autonomoentzako eta enpresetarako.
 
Entrega urgentea etxean burutzen da sinadura bidez.
 
Munduko leku ugari hartzen dira barne EMS sareari esker. 

Ezaugarri fisikoak:

 

Gehienezko neurriak:

- Gutun-azala/kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 200 cm. Alderik luzeena 105 cm luze izan daiteke gehienez ere.

- Biribilkia/hodia: Luzera = 100 cm. Diametroa = 15 cm.

Gutxieneko neurriak:

- Gutun-azala/kaxa: 14 x 9 cm.

- Biribilkia/hodia: Alde luzeena gutxienez 10 cm luze izango da.

Gainera, luzera gehi diametroaren bikoitzak gutxienez 17 cm-koa izan beharko du.

Gutxieneko neurriak baino txikiagoak dituzten bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie, helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Tamaina handiko bidalketei pisua/bolumena irizpidea aplikatuko zaie (167 kilogramo / metro kubiko), honako formula honen arabera: Luzera x zabalera x altuera (zentimetrotan) / 6.000.

Pisua:

 

Gehienezko benetako pisua: 30 kg-ra arte (helmugako herrialdearen arabera).

Bidali EMS-Postal Exprés Internacional Online:

Aurreztu denbora bulegoan eta presta itzazu bidalketak ordenagailutik soilik lau urratsetan:

1. Deskriba itzazu zure EMS-Postal Exprés Internacional bidalketak.

2. Egin paketeak bidali nahi dizkiezun hartzaileen alta eta adierazi beste zerbitzuren bat gehitu nahi duzun.

3. Ordaindu bidalketa zuzenean Internet bitartez, banku-txartel edo Paypal bidez edo adierazi Correos-en posta-bulego batean ordaindu nahi duzun. Correos-ekin duzun kontratu baten bidez ere ordain dezakezu edo paketea aurreordaindutako gutun-azal batean bidaliz. Inprimatu paketeak identifikatzen dituzten etiketak eta horien zerrenda, posta-bulegoan uzteko beharrezkoak baitira.

4. Zerbitzuaren Funtzionamendua Postal Exprés-en Identifikazio zerbitzuak bidalketen zerrenda osatzen duten paketeen eta hauen hartzaileen doako enumerazioa eta identifikazioa egitea ahalbidetzen du. Bidalketa zerrenda baten alta egin nahi baduzu, joan zaitez zerrenden altara.

Zerbitzu honen funtzionamenduari buruzko zalantzarik bat baduzu, jar zaitez harremanetan Correosen Zerbitzu Komertzialekin.

Entregatzeko epeak *:

 "Helmugak eta entregatzeko epeak" atalean adierazten dira EMS – Postal Exprés Internacional produktuari lotutakoak.

Epeak esaterakoan, hauek hartu behar dira kontuan:

1) – Entrega-epeak  lanegunetan kalkulatu dira, bai jatorrizko herrialdeetakoetan, bai helmugakoetan.

2) – Entrega-epeak Espainiako harrera-bulegoetatik helmugako herrialdeko hiri handietara kalkulatu dira. Lurraldeko beste lekuetara iristeko 1 edo 2 egun gehiago beharko dira.

3) Entregatzeko epetik kenduko da ezinbestean atzeratutako bidalketek hartzen duten denbora: garraiobideei eta/edo banatzeko baliabideei eragiten dioten eguraldi txarragatik, grebengatik edo gatazka kolektiboengatik, etab.

4) – Jatorrizko edota helmugako aduanetan bidalketak egoten diren denbora ere ez da zenbatuko zirkulazio-denbora kalkulatzerakoan. Horregatik da garrantzitsua posta-dokumentazioan datu guztiak argi eta garbi ematea, baita aduanako izapideak errazteko beharrezkoak diren dokumentuak ematea ere (faktura komertziala, formalitate-fakturak, etab.).

5) – Bidalketa posta-kutxa edo posta-zerrenda baterako bada, zirkulazio-denbora areagotu egingo da, eta bidalketa jaso eta gordailura iritsi artekoa izango da, edo helmugako posta-kutxan abisua jaso artekoa.

6) – Online aurrez erregistratzen diren bidalketetarako entrega-epea bidalketa behin betiko Espainiako Correos-eko bulegora iristen denetik helmugan entregatu arte kalkulatuko da.

7) – Bete harrera-dokumentuaren datuak gazteleraz eta/edo ingelesez. Helmugako herrialdeko hizkuntza batean idatziz gero datuak (gaztelera edo ingelesa ez denean), itzuli datuak gaztelerara eta/edo ingelesera. Ez da gomendatzen helmugako herrialdeko hizkuntzan bakarrik betetzea dokumentuak, batik bat karaktere zirilikoak, arabiarrak edo txinatarrak dituen hizkuntza bada, atzerapenak egon daitezke eta bidalketa entregatzeko.

8) – Bidalketa 17:00ak ondoren onartzen bada, hurrengo egunean hasiko da zenbatzen zirkulazio-denbora.

 

Bermeak:

Bidalketa galdu edo desbideratzeagatik: ordaindutako tarifa itzuliko da gehi 52,98 €.

Correos-i egotz dakiokeen berandutzeagatik: ordaindutako tarifaren itzultzea.

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.
Paq Premium Internacional
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...