ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Saldu Marketplace-etan

Ezin hobea:

Flexible Nacional&Internacional Online

Zentralizatu zure online salmentak

Correosen tresna 50 marketplace baino gehiagotan saltzeko, online salmenten kudeaketa zentralizatzeko eta esportazioak arintzeko. 14 milioi bezerorengana modu erraz, seguru eta merkean heltzeko.

  • Arloa: Venta de productos en Internet tanto a nivel nacional como internacional.
  • Tarifa: Ezagutu gure planak: Free, Basic eta Premium. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen dena.
Correos

Nork merkaturatzen du

Klik bakarrarekin, argitaratu zure produktuak marketplace guztietan

Correosen tresna hau, zure produktuak 50 marketplace baino gehiagotan (nazionalak eta nazioartekoak: eBay, Amazon, Privalia, Tmall...) argitaratzeko eta kudeatzeko plataforma bakarra da. Puntu bakar batetik, zure bezeroak dauden tokira eramango dituzu produktuak online denda izan beharrik gabe.

Denbora aurreztuko duzu zure marketplace-en kudeaketa bateratuz. Espainiako enpresei aukera ematen die salmentak areagotzeko, bai gure herrialdean bai nazioarteko merkatuetan. Horrez gain, nazioartekotzea eragozten edo zailtzen duten gaiak errazten ditu, hala nola, hizkuntza eta logistika. Oso erraza da munduan zehar egiten dituzuen salmentak areagotzea!

  1. Hautatu plan bat eta kargatu zure produktuen fitxak.
  2. Aukeratu zein marketplace eta herrialdetan argitaratu nahi dituzun.
  3. Kudeatu zure eskaera guztiak puntu bakar batetik.

 

Erregistratu doan eta ikasi nola funtzionatzen duen >

 

 

Eta horrez gain, zure negozioak arrakasta izan dezala nahi dugunez, zure neurrirako eCommerce prestakuntza eskaintzen dizugu: Merkataritza elektronikoari buruzko online ikastaroa doan, 20 ordukoa, eta Online ikastaroak astero (webinar saioak), Internet bidezko salmentetan adituak diren profesionalen eskutik.

Tresna hau erabiltzearen abantailak

  • Logistikaren kudeaketa bateratua. Correosen paketeria nazionalaren eta nazioarteko paketeriaren soluzio logistikoa erabat integratuta izango duzu. Produktuen etiketak konfiguratzea eta sortzea, eskaera masiboak kudeatzea, eta aduanako dokumentuak eta esportatzeko eskaera egitea errazagoa izango da (produktuaren eta ezaugarrien arabera).
  • Katalogoa bateratzea zure produktuak argitaratzen dituzun plataforma guztietan. Egindako argitalpenei buruzko datuak modu bateratuan eskura ditzakezu, eta stocka kudeatu ere bai.
  • 50 marketplace baino gehiagotan argitaratzea, 25 herrialde desberdinetakoak, aldi berean: Europako hainbat herrialdetatik, Estatu Batuetatik igarota, Txina edo Zeelanda Berriraino.
  • Katalogoa modu masiboan kargatzea Google Shopping bidez edo CSV fitxategiekin.
  • Produktuen fitxak optimizatzea, herrialde eta marketplace guztietan ahalik eta ondoen kokatuta ager daitezen. Itzultzaile automatikoa dakar, tokiko  hizkuntza eta monetarako, bai eta plataformetan aurretik erabili diren produktuen kategoriak erabiltzeko aukera ere, ohikoak direnekin bat datozenak.
  • Laguntza zerbitzu pertsonalizatua eta merchans kontuetan egindako alten kudeaketa, eskuragarri dauden marketplace guztietan.

Marketplace-etan saltzeko tresna erabiltzeko, hiru tarifa dituzu aukeran:

  • Free, zerbitzu osagarriak doan probatzeko.
  • Basic, marketplace nazional guztietan argitaratzeko.
  • Premium, aukera paregabea esportatzen hasteko, izan ere, nazioarteko marketplace nagusietan argitaratu ahal izango dituzu zure produktuak.

Urtekoak zein hilekoak izan daitezke, iraunkortasun-konpromisorik gabe.

Ezagutu gure planak eta aukeratu zurea >

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...