ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Carta Certificada

Ezin hobea:

Internacional Certificado Nacional

Hartzailearen edo baimendutako pertsonaren sinaduraren bitartez jaso izana bermatzen duten entregak.

CORREOSek dokumentu garrantzitsuen bidalketa eskaintzen du: kontratuak, sinatutako aurrekontuak, etab.

  • Arloa: Nacional (España y Andorra) e Internacional.
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: 1-4 egun baliodunen artean.
  • Tarifa: 3,30 €-tik aurrera
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidalketek erregistraturik zirkulatzen dute eta banaka identifikatzen dira aurrealdean duten etiketan agertzen den barra-kodearen bitartez.

Produktu honek honakoa bermatzen du:

  • Bidalketak hartzailearen etxean entregatzen direla sinadura bidez. Entrega ezin bada gauzatu, postontzian ohar bat utziko dela adierazitako bulegoan jasotzeko, han hamabost egunez zerrendan geldituko delarik.
  • Bezeroak doan kontsulta dezakeela bere bidalketen jarraipen eta kontrola, honako web orrialdeko bidalketa bilatzailea erabiliz: www.correos.es.
  • Premia bakoitzaren arabera, zenbait zerbitzu gehigarri kontrata ditzakezu.

Bidalketa ziurtatuetan URGENTZIA izaera gehitu daiteke. Produktu honek, aurretik aipatutakoaz gain, honakoa ere bermatzen du: bidalketen lehenbaileheneko urgentzia tratamendua. 

Ezaugarri fisikoak:

Gehieneko neurriak:

  • - Gutun-azala edo kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm, eta handienak ezin du 60 cm baino gehiago izan.
  • - Biribilkia / hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa= 104 cm, eta neurri handienak ezin du 90 cm baino gehiago izan.

Gutxieneko neurriak:

- Gutun-azala edo kaxa: 14 x 9 cm-ko tamainan.

- Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa= 17 cm, eta neurri handienak ezin du 10 cm baino gutxiago izan.

Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Pisua:

- 2 kg arte.

 

Jardunbide Logistikoa:

 - Nazionala: “CERTIFICADO” hitza (edo ohizko etiketa) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

- Nazioartekoa: “CERTIFICADO/ RECOMMANDÉ” eta “PRIORITARIO / PRIORITY” hitzak, edo ohizko etiketak, (letra zuriekin hondo urdinaren gainean) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

Jardunbide logistikoa bidalketa urgente ziurtatuentzat:

- Nazionala: “CERTIFICADO URGENTE” hitza (edo ohizko etiketa) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

- Nazioartekoa: “CERTIFICADO/ RECOMMANDÉ” eta “URGENTE/ EXPRESS” hitzak, edo ohizko etiketak, (letra zuriekin hondo urdinaren gainean) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

 

Bermeak:

  1. Nazionala: Bidalketa galdu edo desbideratzen bada: 30 €.
  2. Nazioartekoa: Bidalketa galtzen bada: ordaindutako tarifa arruntaren itzulketa (ez du ziurtagiririk ezta asegururik barne hartzen) 30 IEB baino gehiago (2016. urtean Espainia 1 IEB = 1,2385 €).

 

Entrega-epeak:

Jatorriaren/helmugaren araberako batezbestekoa, 16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan:

- Tokikoa: Egun baliodun 1 - Probintziala: 2 egun baliodun.

- Nazionala: Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %93a 3 egun baliodunetan entregatzen da.

- Europa: 2-4 egun baliodunen artean.

- Gainontzeko helmugak: herrialdearen arabera.

Entregatzeko epeak bidalketa urgente ziurtatuentzat:

- Nazionala: Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %90a egun baliodun batean entregatzen da Jatorriaren/helmugaren araberako batezbestekoa, 16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

- Europa: 1-3 egun baliodunen artean.

- Gainontzeko helmugak: herrialdearen arabera.

Indarrean dauden tarifak ikus ditzakezu, baita kontsultak egin ere, eremu nazionalerako tarifen kalkulagailu honetan. Nazioarteko eremuan kalkulatzeko, sakatu bilaketa berria  eta aukeratu bidalketa mota.

Seleccione producto


2 kilogramorainoko dokumentuak eta objektuak igortzeko, lurralde nazionaleko edozein herritan, Andorran eta Gibraltarren entrega erregistratuz.



Produktuaren ezaugarriak

Pisua (g-raino)
 Idatzi zure igorpenaren pisua.
   Normalizatua
 Markatu laukia igorpena normalizatua bada: Gutunazalak: 14x9 cm. eta 23,5x12 cm. Txartelak: 14x9 cm. eta 23,5x12 cm. Kontsultatu igorpenen formatuei buruzko arauak, eta pisua/bolumena onartzeko irizpidea.
Jatorria
 Aukeratu zure igorpenaren jatorria.
Helmuga
 Aukeratu zure igorpenaren helmuga.
Zerbitzu osagarriak

Administrazio Dokumentu Bakarraren (DUA) Kudeaketa Esportazioa
Administrazio Dokumentu Bakarraren (DUA) Kudeaketa Esportazioa
Aitortutako balioa
Zerbitzu hau kontratatzen baduzu zure igorpena hartzailearen eskuetara heldu arte aseguratuta egongo da (adierazi aseguratzeko balioa).
Hartu-abisua.
Igorpenaren hartzaileak izenpetutako entrega-froga.
P.E.E.
Prueba de entrega electrónica
Tarifa kalkulatu

Onarpen-jatorria 
Kopurua

Carta Certificada
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...