ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Carta Certificada

Hartzailearen edo baimendutako pertsonaren sinaduraren bitartez jaso izana bermatzen duten entregak.

Dokumentu garrantzitsuen bidalketa egin: kontratuak, sinatutako aurrekontuak, etab.

  • Arloa: Nazionala (Espainia eta Andorra) eta Nazioartekoa.
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: 1-4 egun baliodunen artean.
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidalketek erregistraturik zirkulatzen dute eta banaka identifikatzen dira aurrealdean duten etiketan agertzen den barra-kodearen bitartez.

Produktu honek honakoa bermatzen du:

  • Bidalketak hartzailearen etxean entregatzen direla sinadura bidez. Entrega ezin bada gauzatu, postontzian ohar bat utziko dela adierazitako bulegoan jasotzeko, han hamabost egunez zerrendan geldituko delarik.
  • Bezeroak doan kontsulta dezakeela bere bidalketen jarraipen eta kontrola, honako web orrialdeko bidalketa bilatzailea erabiliz: www.correos.es.
  • Premia bakoitzaren arabera, zenbait zerbitzu gehigarri kontrata ditzakezu.

Ziurtatutako bidalketetan URGENTZIA izaera gehitu daiteke. Produktu honek, aurretik aipatutakoaz gain, honakoa bermatzen du: bidalketen lehenbaileheneko urgentzia tratamendua. 

Ezaugarri fisikoak:

Gehieneko neurriak:

  • - Gutunazala edo kaxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm, eta handienak ezin du 60 cm baino gehiago izan.
  • - Biribilkia / hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa= 104 cm, eta neurri handienak ezin du 90 cm baino gehiago izan.

Gutxieneko neurriak:

- Gutunazala edo kaxa: 14 x 9 cm.

- Biribilkia / hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa= 17 cm, eta neurri handienak ezin du 10 cm baino gutxiago izan.

Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Pisua:

- 2 kg arte.

 

Jardunbide Logistikoa:

 - Nazionala: “CERTIFICADO” hitza (edo ohizko etiketa) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

- Nazioartekoa: “RECOMMANDÉ / CERTIFICADO” eta “PRIORITARIO / PRIORITY” hitzak, edo ohizko etiketak, (letra zuriekin hondo urdinaren gainean) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jartzea.

Jardunbide Logistikoa bidalketa urgente ziurtatuentzat:

- Nazionala: “CERTIFICADO URGENTE” hitza (edo ohizko etiketa) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

- Nazioartekoa: “CERTIFICADO/ RECOMMANDÉ” eta “URGENTE/ EXPRESS” hitzak, edo ohizko etiketak, (letra zuriekin hondo urdinaren gainean) bidalketaren aurrealdeko goiko angeluan ezkerrean jarri behar da.

 

Bermeak:

  1. Nazionala: bidalketa galdu edo desbideratzen bada: 30 €.
  2. Nazioartekoa: Bidalketa galdu edo desbideratzeagatik: ordaindutako tarifa arruntaren itzulketa (ez du ziurtagiririk ezta asegururik barne hartzen) 30 IEB baino gehiago (2016. urtean Espainia 1 IEB = 1,2453 €).

 

Entregatzeko epeak:

Jatorriaren/helmugaren araberako batezbestekoa, 16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan:

- Tokikoa: Egun baliodun 1 - Probintziala: 2 egun baliodun.

- Nazionala: Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %93a 3 egun baliodunetan entregatzen da.

- Europa: 2-4 egun baliodunen artean.

- Gainontzeko helmugak: herrialdearen arabera.

Entregatzeko epeak bidalketa urgente ziurtatuentzat:

- Nazionala: Lurralde nazionalaren osotasunean, bidalketen %90a egun baliodun batean entregatzen da Jatorriaren/helmugaren araberako batezbestekoa, 16:00ak baino lehen egindako bidalketentzat arratsaldeko txanda duten bulegoetan eta 14:30ak baino lehenago goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

- Europa: 1-3 egun baliodunen artean.

- Gainontzeko helmugak: herrialdearen arabera.

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.

Carta Certificada
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...