ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Carta certificada digital

Aurreztu denbora eta optimiza ezazu egindako sinaduradun bidalketa ziurtatuen kudeaketa.

Correosek dokumentu garrantzitsuen bidalketa online ziurtatua eskaintzen du: kontratuak, sinatutako aurrekontuak, etab.

  • Arloa: Nazionala (Espainia eta Andorra) eta Nazioartekoa.
  • Tamaina: 20 orrialde eta 1 MB arte. Word edo PDF dokumentua erantsita.
  • Pisua: 2 kg arteko bidalketentzat.
  • Epeak: 1-4 egun baliodunen artean.
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidalketek erregistraturik zirkulatzen dute eta banaka identifikatzen dira aurrealdean duten etiketan agertzen den barra-kodearen bitartez.

Produktu honek honakoa bermatzen du:

  • Bidalketak hartzailearen etxean entregatzen direla sinadura bidez. Entrega ezin bada gauzatu, postontzian ohar bat utziko dela adierazitako bulegoan jasotzeko, han hamabost egunez zerrendan geldituko delarik.
  • Bezeroak doan kontsulta dezakeela bere bidalketen jarraipen eta kontrola, honako web orrialdeko bidalketa bilatzailea erabiliz: www.correos.es.
  • Premia bakoitzaren arabera, zenbait zerbitzu gehigarri kontrata ditzakezu.

Ziurtatutako bidalketetan URGENTZIA izaera gehitu daiteke. Produktu honek, aurretik aipatutakoaz gain, honakoa bermatzen du: bidalketen lehenbaileheneko urgentzia tratamendua. 

Aurreztu denbora eta optimiza ezazu zure bidalketen kudeaketa ordenagailuaren bitartez prestatuz:

Ziurtagirien Identifikazio zerbitzuak, bidalketen zerrenda osatzen duten ziurtagirien eta hauen hartzaileen doako enumerazioa eta identifikazioa egitea ahalbidetzen du. Horretarako, zerbitzu honek bidalketa zerrendak eta hauetako bakoitza identifikatzen duen barra-kodea sortzen ditu, Posta-bulegoetako onarpen baldintzekin bat etorriz. Correos Online-ek kode hauek gutunazaletan edo etiketetan inprimatzeko aukera ematen du.

Funtzionamendua honakoa da:

  • Identifika ezazu zure bidalketa zerrenda deskribapen batekin (Adbz.- Gabonetako Kanpaina), eta erregistra itzazu zure bidalketen hartzaileen datuak eta helbideak.
  • Erregistro prozesu hau eskuz edo era automatikoan egin dezakezu (testu fitxategia).
  • Identifika itzazu zure bidalketa zerrenda osatzen duten gutunak hartu-agiriekin eta/edo errenboltsoarekin bidali nahi dituzun adieraziz. Etiketak (edo gutunazalak) eta zure bidalketen zerrendak aurreikusi eta inprimatu.
  • Zure bidalketa zerrenda zuzenean gure Web orrialdean ordain dezakezu edo, nahiago baduzu, txartel bitartez (kreditu- edo zordunketa-txartela) edo PayPal bitartez.
  • Itsats itzazu etiketak zure bidalketa ziurtatuetan eta eraman hurbilen duzun Posta-bulegora.

Online bidalketa mota honek honakoa eskaintzen du:

  • Zure bidalketen kudeaketan denbora aurreztea prozesu erraz honi esker.
  • Bidalketaren jarraipena behar duzun pertsonarekin partekatzea.
  • Gordetze-kostuak eta papera aurreztea, zure hartu-agirien kudeaketa digitalari esker.

Deskargen atala

Si eres empresa y quieres que te hagamos una oferta personalizada, solicita información.

Carta certificada digital
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...