ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Correos Target

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Segmentación Público Objetivo

Bezero eta ekintza bakoitzarentzat publiko-helburu aproposena hautatzen dugu.

Bezero potentzialak erakartzeko kanpainak optimizatzeko eta zure komunikazio komertzialen eraginkortasuna hobetzeko aproposenak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

  • Tarifa: Zerbitzuaren arabera aldatzen da.
Correos

Nork merkaturatzen du

Marketin analitikoko teknikak aplikatuz, gure bezeroen marketin-ekintzen eraginkortasuna areagotu dezakegu, baita fidelizazio-ratioak hobetu edo salmentak handitu ere.

Correosek zure marketin-ekintzen itzulkina maximizatu egingo du, aldagaien katalogo osoa eskainiz. Eguneratuta daude aldagaiok, eta gure analista adituen taldeari kalitatea eta fidagarritasuna handitzea ahalbidetzen dien berezko adierazleak dituzte.

  • Informazioaren tratamendua eta segmentazio-teknikak: segmentazio-irizpideak aztertzean datza. Horri esker, zein erregistrotan eragin hautatu daiteke zehazkiro, kanpainari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Geomarketina: zure bezeroak non dauden eta komunikazioak eta zuzeneko marketin-kanpainak zein merkatu potentzialetara zuzendu behar dituzun identifikatzen lagunduko dizugu.
  • Datuen kalitatearen analisia: zure datu-basea aztertu eta informazio baliotsua erantsiko diogu, erabakiak ahalik eta zuhurrenen hartzeko.

Hiru zerbitzu daude kanpainen eraginkortasuna areagotzeko: 

1. Informazioaren tratamendua eta segmentazio-teknikak: aukera ematen du xede-taldea ondoen irudikatzen duten erregistroak hautatzeko, bai ekintza azken kontsumitzaileari zuzenduta badago, bai enpresei zuzenduta badago, aldagaien analisiaren bitartez. 

Correosek merkatuko informazio ugari dauka, kalitate handikoa, enpresei (B2B) zein partikularrei (B2C) buruz. Horrek aukera ematen du xede-talderik errentagarriena identifikatzeko, ahalik eta zehatzenen. Horrez gain, badu aldagaien katalogo oso bat eguneratuta, kalitatea eta fidagarritasuna handitzea ahalbidetzen duten berezko adierazle eta guzti. Segmentazioari esker, gure bezeroen marketin-ekintzen eraginkortasuna areagotu dezakegu, baita fidelizazio-ratioak hobetu, salmentak handitu edo jendea lokalera erakarri ere. 

2. Geomarketina: bide ematen du bezeroak, salmenta-puntuak, sukurtsalak, konpetentzia eta abar mapa batean zehatz-mehatz kokatzeko. Geomarketin-teknikak aplikatuta, aukera dugu modu eraginkor eta zehatzean erabakiak hartzeko eta gure merkatu potentziala identifikatzeko. 

Geomarketin-teknikek onura anitz dakarzkiete enpresei, besteak beste:

  • Inbertsioaren optimizazioa marketin-ekintzetan. 
  • Merkatuak hobeto ezagutzea eta ahaleginak merkatuaren atal jakin batzuetan ardazteko gaitasuna. 
  • Salmenta-eremuak eta marketin-bideak diseinatzea. Salmenta-puntuak identifikatzea. 
  • Eragin-eremua mugatzea, barnean hartzen den biztanleria zehazteko. Merkatuaren potentziala aztertzea. 

3. Datuen kalitatearen analisia: datu-baseetan duzun informazioaren kalitatea ikustatzean datza; horren azken xedea da gabeziak deuseztatzen dituen, etekina areagotzen duen eta erabakiak hartzen laguntzen duen proposamena eskaintzea. 

Honako helburu hauetarako: 

  • Zuzeneko marketin-kanpainen zehaztasuna handiagotzeko. 
  • Uneko bezeroak fidelizatzeko. 
  • Zure bezerogaiak eta erabiltzaileak eremu jakin batean kokatzeko.
  • Eremu jakin bateko zure merkatu potentziala identifikatzeko.

 

Produktu honen prezioa analisiaren konplexutasunaren arabera ezarriko da.

Hau da analisi-mota bakoitzeko tarifa (zergak kanpo): 100,00 € analisi-orduko.

 

Lurraldea
Zerga
Penintsula/Balearrak
BEZ (%21)
Kanariak
IGIC (%7)
Ceuta edo Melilla
IPSI (%9 Ceutan eta %4 Melillan).

 

Hau ere interesgarri gerta dakizuke...