ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Notificaciones Administrativas

Jaso izanaren legezko frogarekin, Erakunde Publikoei soilik zuzendutako zerbitzua.

Erakunde Publikoetatik datozen bidalketa ziurtatuak (entrega sinadura bidez) entrega-froga fisiko edo era elektronikoa duena eta etxean entregatzeko bi saiakerarekin, legezko errekerimenduaren arabera.

  • Arloa: Nacional (España y Andorra).
  • Pisua: 2 kg arte.
  • Epeak: D+3 eremu nazionaleko bidalketen % 93an.
  • Tarifa: Kontsultatu Correosen Zerbitzu Komertzialekin.
Correos

Nork merkaturatzen du

Produktua erakunde publikoentzat, erakunde administratiboentzat eta judizialentzat bakarrik da, baldin eta legezko komunikazioak entregatu izana egiaztatu behar badute. Bidalketa ziurtatuak dira (entrega sinadura bidez) eta bi saialdi dituzte etxean entregatzeko. Lehen saialdia 15:00ak baino lehen egin bazen, bigarrena beti izango da ordu horren ostean, lehengoarekiko 3 orduko aldearekin gutxienez (eta alderantziz). Bigarren saialdia hiru eguneko epean egingo da, lehen saialditik zenbatzen hasita. Hala, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak (2016ko urriaren 2tik indarrean) eskatzen dituen baldintzak betetzen dira. Aipatu legeak beste bi zerbitzu hauek ere hartzen ditu barne: entrega-froga, hartu izanaren berme bezala, hartu-agiri edo entrega-froga elektronikoaren bitartez; eta, jakinarazpenen entregen kudeaketa.

Produktu honek zerbitzu hauetako bat kontratatzea dakar ezinbestean: Jasotze-oharra, Jakinarazpenen entregaren kudeaketa, PEE (Entregaren Froga Elektronikoa) edo Informazio itzulketa.

Bidalketen % 93a 3 egun baliodunetan entregatzen da lurralde nazional osoan.

Bidalketak 16:00ak baino lehen utzita arratsaldeko txanda duten bulegoetan, eta 14:30ak baino lehen, berriz, goizeko txanda soilik duten bulegoetan.

Bidalketa masiboen kasuan, epeen konpromisoak bezeroarekin adostuko dira.

Ezaugarri fisikoak:

 - Pisua / Neurriak: 2 kg arte

- Gehieneko neurriak:

  • Gutun-azala edo kutxa: Luzera + Altuera + Zabalera = 90 cm, eta neurri handiena ezin da 60 cm baino gehiago izan.
  • Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 104 cm, eta neurri handiena ezin da 90 cm baino gehiago izan.

- Gutxieneko neurriak:

  • Gutun-azala edo kutxa: 14 x 9 cm.
  • Biribilkia/hodia: Luzera + 2 aldiz diametroa = 17 cm, eta neurri handiena ezin da 10 cm baino gutxiago izan.

Gutxienekoa baino txikiagoak diren bidalketei 10 x 7 cm-ko etiketa jarriko zaie helbidea eta frankeoa bertan ipintzeko.

Jardunbide logistikoa.

Egokitzapena: bidalketaren aurrealdean «Jakinarazpena» produktua identifikatzen duen etiketa bat egon beharko da, eta, horren azpian, tamaina txikiagoko karakteretan, dagokion ekintza (zitazioa, errekerimendua, ebazpena) eta «Espediente zk...» oharra edo jakinarazten den ekintza identifikatzen duen beste adierazpen bat. Bidalketa bakoitza barra-kode bat duen etiketa itsasgarri batekin identifikatuko da.

Onarpena: Bidalketa hauen onarpen bideak honakoak dira:

  • Correosen posta-bulegoak.
  • Fitxategi elektroniko bidez.

Bidalketen entrega: Bidalketak egiaztagiri gisa identifikatzen dituen funtsezko ezaugarria, entregari dagokionez, beti hartzailearen edo baimendutako pertsonaren sinadura bidez gauzatzen dela da, bai hartzailearen etxean, bai Correosen posta-bulegoan.

Jakinarazpenen entregaren berezitasunak bat datoz Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen eskaerekin, Administrazioaren komunikazioak partikularrei edo interesdunei egiteari dagokionez. Hauek dira:

  • Alde batetik, bidalketek hartu-agiria edo PEE izan behar dute, jaso izanaren froga fede-emailearen baldintza betetzeko.
  • Bestalde,eta lehenengo aldiz ezin izan bada entregatu, etxean entregatzeko bigarren saiakera egitea, lehenengoaren ordu ezberdinean. Bi saiakeretan entrega ezin bada burutu, Correosek jakinarazpenak zerrendan jarri beharko ditu, ezarritako epean, 7 egun naturaletan: xede horrekin, hartzaileari iriste-abisu bat utziko zaio dagokion etxeko postontzian. Horretan, posta-bulegoa eta jakinarazpenaren posta-bulegoko egonaldi epea adierazi beharko dira, baita aipatutako bigarren entrega saiakeraren egoera ere. Abisu hori hartzailearen etxeko postontzian utziko da.

Ez da bigarren entrega saiakerarik egingo, interesdunak edo horren ordezkariak jakinarazpena errefusatu edo ukatzen badu, horren helbidea zuzena ez bada, hartzailea ezagutzen ez bada, horren heriotza edo antzeko kasuetan, bigarren saiakera era objektiboan ezegokia egingo luketenak.

Posta-operadorearen langileak beti adierazi beharko du bere sinadura eta identifikazio zenbakia, hala balegokio, jakinarazpenarekin eta iritsi izanaren abisuarekin batera doan hartu-agirian.

Jakinarazpen guztiek dute entregari buruzko jarraipena eta kontrola doan egiteko aukera, orrialde honetan: www.correos.es.

 

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu gure aldetik, eskatu informazioa.

Notificaciones Administrativas
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...