ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa (EEZB) Zerbitzua

Herritarrei gure herrialdeko Administrazio publikoei dokumentu digitalizatuen berehalako bidalketa eta erregistroa egitea ahalbidetzen dien zerbitzua.

Digitaliza daitezkeen dokumentuen bidalketa zerbitzu honi atxikita dagoen Estatu espainiarreko edozein Administrazio publikora zuzendua.

  • Arloa: Nacional.
  • Epeak: Berehalakoa.
  • Tarifa: 3,21 €-tik aurrera (BEZa barne).
Correos

Nork merkaturatzen du

Herritarrei gure herrialdeko Administrazio publikoei dokumentu digitalizatuen berehalako bidalketa eta erregistroa egitea ahalbidetzen dien Administrazioaren zerbitzua da. 

Digitaliza daitezkeen dokumentuen bidalketa, zerbitzu honi atxikita dagoen Estatu espainiarreko edozein Administrazio publikora zuzendua. 

Dokumentuak helmuga administraziora igortzen dira formatu elektronikoan, eskaneatu eta Correoseko langileek behar bezala alderatu ondoren.

Ezaugarri fisikoak:

Digitalizazioaren balioztatzea honakoek bermatzen dute: erregistroa burutzen duen langileak egindako alderatze eta balioztatze prozesuak, aplikazioaren bidez sinadura elektronikoarekin ziurtatutakoa, eta horrez gain, aplikagarriak diren arau teknikoen datuen formatu eta egituraren (NTI SICRES 3.0 eta eratorriak) erabilerak, eta 200 dpi-ko beharrezko gutxieneko bereizmenak.

 

EEZBren (Erregistro Birtual Elektronikoa Zerbitzua) ezaugarriak: 

  • Administraziorako sarbide unibertsala.
  • Konfiantzazko harremana.
  • Erraztasuna.
  • Segurtasuna.
  • Denbora aurreztea.
  • Trazabilitatea.
  • Balio erantsia.

 

Jardunbide Logistikoa:

Zerbitzu honen bidez dokumentu bat bidaltzeko, herritarrak Correosen posta-bulego batera jo beharko du erregistratu nahi duen eta Administrazio Publikoari igorri nahi dion jatorrizko dokumentuarekin.

Correosen posta-bulegoak herritarrek eta enpresek aurkezten dituzten dokumentuen igorle izango dira soilik, horien sarrera jasota utziko dute erregistro aplikazioan, besterik ez, eta Administrazioaren Unitate eskudunera bidaliko dituzte, zerbitzuaren bitartez.

Correosen posta-bulegoek ez dituzte herritarrek aurkeztutako dokumentuen originalak edo kopiak gordeko, segurtasun arrazoiak direla medio eta DBLO betetzeko.

Erregistro Elektroniko prozesuak 7 urrats ditu:

1. Prestaketa: Prozesuaren atal honetan, aurkeztutako dokumentazioaren formatuak eskaneatzea baimentzen duen egiaztatzen da (koadernaketak, klipak, grapak, narriadura, etc.). Zerbitzura sarbidea baimendu dadin, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

  • A4 formatuko dokumentuak, bistan eta ertz lauekin.
  • Correoseko langileek ez dituzte A4 baino handiagoak diren dokumentuak fotokopiatuko, ezta dokumentu originalaren egiazkotasuna arriskuan jar dezaken beste edozein elementu ere.
  • Dokumentu elektronikorik ez da onartuko.
  • Correosen posta-bulegoetan ez da, orrialdeak aske uzteko, inolako koadernaketa mota maneiatuko.
  • Ez da digitalizatuko duen izaera edo egoerarengatik arriskuan jar dezakeen dokumenturik (tipula papera, kartoia...).
  • Correosen posta-bulegoetan herritarrek aurkezten dituzten dokumentu guztiak originaltzat hartuko dira.
  • Posta-bulegoetako langileek ez dute zertan jakin dokumentu bat digitalizatzeko salbuetsita dagoen, izaera juridikoa edo beste edozein izaera dela eta.

2. Manipulazioa: Urrats honetan, herritarrak erregistro elektronikoari dokumentu fisikorik gehitu nahi dion ikusten da, baita eskaneatu ezin diren beste elementuak ere (CDak, zintak, disketeak, etab.). Mota horretako elementurik balego, dokumentazioa edo objektu fisiko horiek gutun ziurtatu bidezko bidalketa erantsi batean egiteko aukera eskainiko da, zeinari produktu horrentzat ezarritako tarifak aplikatuko baitzaizkio. Horretaz gain, eta zerbitzuaren balio erantsi bezala, Correosen CD kodea jarriko da "Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa Zerbitzua (EEZB)"n erantsitako fitxategiaren eranskinaren iruzkin atalean, helmugako administrazioak ziurtagiriaren egoera traza ahal dezan.

3. Digitalizazioa: Erregistratuko den dokumentua prestatua dagoenean, digitalizatu egingo da, bulegoan erabilgarri dauden eskanerrak erabiliz.

4. Erkaketa: Dokumentua digitalizatu denean, orrialde guztien edukia berrikusiko da, kalitatea bermatuz, irakurri daitezkeela ikusiz, eta aurkeztutako jatorrizkoekin bat datozela bermatuz.

5. Kobrantza: Herritarrari fakturazioa egingo zaio Correosen onarpen aplikazioaren bitartez, horretarako zehaztuta dauden kontzeptu eta tarifak erabiliz.

6. Erregistroa: Dokumentua erkatu denean MINHAPen "Erregistro Elektronikoa Administrazio Publikoentzat" atarira joko da eta, bertan, bezeroak aurkeztutako eta digitalizatutako dokumentazioa erregistratuko da, non sartuko baitira bai erregistratzen duen herritarraren edo enpresaren datuak, bai erakunde hartzailearen datuak.. Bezeroak hartzaile den Izapidetze Unitatearen  DIR-3 kodea adierazi beharko du. Ez baldin badaki, Correos saiatuko da kode hori identifikatzen bere bilatzailean. Ez bada izen zehatza aurkitzen, Correosek Izapidetze Unitate Nagusiari bidal diezaioke, Administrazioaren barruan, eta balio juridiko berbera izango du.

Correosek era elektronikoan sinatuko du erregistroa; horrela, Erregistroaren onarpen prozesuari bermea emango dio.

7. Frogagiriaren jaulkipena: Erregistroa burutu izanaren froga gisa, bezeroak, "Administrazioarekin Erregistro Birtual Elektronikoa Zerbitzua (EEZB)"ren frogagiri ofizial bat jasoko du, egindako erregistroaren ziurtagiri moduan.

Kontsultatu indarrean dauden gure tarifa guztiak.