ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Mochila

Ezin hobea:

Prepagado Camino de Santiago Embalaje

Motxila eta maleten garraio bideak Bideko etapen artean.

Correosek motxilak eta maletak garraiatzeko zerbitzua eskaintzen du, erromesen Bidea arintzeko asmoz.

  • Arloa: Camino de Santiago.
  • Epeak: Egun horretako 14:30ak baino lehen.
  • Tarifa: Kontsultatu indarrean dauden tarifak.
Correos

Nork merkaturatzen du

Bidean erosoago joan nahi duten erromesei, bizkar-zorro pisutsua eraman beharrik gabe, Correos-ek bizkar-zorroa edo maleta Donejakue Bide gehienetan etapa batetik bestera eramateko zerbitzua eskaintzen die.

Paq Mochila zerbitzuarekin, CORREOSek bizkar-zorroak eta maletak garraiatzen ditu Bideko ostatu batetik bestera. Goizean goiz jasoko ditu adierazten duzun ostatuan, eta 14:30ak baino lehen utziko ditu hurrengo etapako ostatu, hotel edo aterpetxean. Horrela, erromesek ekipaje pisutsua eraman beharrik gabe egin dezakete Donejakue Bidea.

    

Erromesak paqmochila.com  online kontratatzeko* aukera du, posta elektroniko bidez (paqmochila@correos.com).

* Fardel bakarra garraiatuko da, 15 kilo baino gutxiagokoa, 25 kilometro baino gutxiagora dauden etapen artean. Bizikletaz egiten diren etapetan, gehienez ere 60 km ibiliko dira egunero.     

 

Esparrua:

Bizkar-zorroak garraiatzeko zerbitzu hau ematen dugu bide eta etapa hauetan: Bide Frantsesa, Orreagatik eta Somportetik; Bide Portugaldarra, Tuitik; Bide Primitiboa, Oviedotik; Iparraldeko Bidea ,Irundik; Bide Ingelesa, Ferroletik; Bide Sanabriarra , Ourensetik; eta Fisterra eta Muxíarako Bidea .

OHARRA: COVID-19ak eragindako inguruabarrak direla medio, aurten 2020ko uztailaren 1etik aurrera emango dugu bizkar-zorroak eta maletak garraiatzeko zerbitzua bide horietan guztietan, baina, probintzia bakoitzeko osasun-agintarien gomendioei jarraikiz, baliteke nolabait aldatzea. Horregatik, komeni da aldez aurretik bideak erabil daitezkeen kontsultatzea helbide elektroniko honetan: paqmochila@correos.com

 

 

 

 

Tarifa ezberdinei buruzko informazio xeheagoa lortzeko, helmugen eta fardelen arabera, kontsultatu  paqmochila.com webgunea

Paq Mochila
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...