• IDIOMA null

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Paq Premium

Entrega zure bezeroaren beharretara egokituta.

Neurrira prestatutako entrega zerbitzua, bezeroak bidalketa non eta noiz jaso nahi duen erabakitzeko aukerarekin.

  • Arloa: Nacional, Andorra y Portugal peninsular.
  • Tamaina: Luzera + Altuera + Zabalera = 210 cm. Horietako neurririk handiena ezin da izan 120 cm baino handiagoa.
  • Pisua: 30 kg gehienez.
  • Epeak: 24-48 ordu, jatorriaren/helmugaren arabera.
Correos ExpressCorreos

Nork merkaturatzen du

Paketeak bidaltzeko zerbitzua entrega egiteko eguna eta ordua aukeratzeko aukerarekin. Correos arduratuko da bezeroak paketea jasotzeaz. Bidalketak banatzeko bereziki diseinatutako produktua, bezeroak premiazko bidalketak eta entrega eraginkorra behar dituenean.

Horrez gain, gure Sareari esker, hainbat aukera eskaini ahal izango diezu zure bezeroei entrega egiteko: Etxean, bulegoan eta, nola ez, gure CityPaq Terminal automatizatuetan.

Hartzailearentzako SMS eta/edo posta elektroniko bidezko jakinarazpenak ditu berekin.

Bidalketak jasotzea, arazoen kudeaketa eta itzulketa informazioa eskatzeko aukerarekin (kontratua duten bezeroak).

Zerbitzu honen funtzionamenduari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Correos-en Zerbitzu Komertzialekin.

Entrega modalitateak:

Entregatzean sinatu egingo da, eta bermatutako epean helduko da betiere. Entrega 3 modalitate ezberdin ditu:

  1. Entrega etxean: 2 entrega saiakera ditu, eta 15 eguneko egonaldia Erreferentziazko Bulegoan. Modalitate hau bezero Partikularrentzat eta Kontratua dutenentzat dago erabilgarri. *Portugal Penintsularra helmuga duten bidalketentzat modalitate bakarra da hau.
  2. Entrega aukeratutako bulegoan: bidalketa bezeroak aukeratutako bulegora zuzentzen da, paketeriako entrega-gune zerbitzua dutenen artean. Bertan, hartzaileak 15 egun izango ditu hura jasotzeko. Hartzaileari SMS eta / edo posta elektroniko bitartez jakinaraziko zaio bulegoan bidalketa bat jasotzeko prest duela, eta hau jasoko ez balu oroigarri mezuak bidaliko zaizkio.
  3. Entrega CityPaq-en: Correos-en zerbitzua paketeria Terminal Automatizatuen Sare batean datza. Hauek toki publikoetan zein bizilagunen komunitateetan kokatuta daude. Erabiltzaileek paketeak era eroso eta seguruan jaso eta bidali ditzaten ahalbidetzen du, eguneko 24 orduetan, urte osoan zehar.

 

Entrega ordu-tarteetan. 

Zerbitzuan barne; beraz, bezeroek aukera dezakete bidalketak zein ordu-tartetan entregatuko diren.

Aukeratutako ordu-tartean gutxienez entrega saiakera bat egingo dugu.

4 ordu-tarte eskaintzen ditugu:

  • 9:00etatik 12:00etara.
  • 12:00etatik 15:00etara.
  • 15:00etatik 18:00etara.
  • 18:00etatik 21:00etara.

Zerbitzu hau probintziako hiriburuetan eta arratsaldeko banaketa duten hirietan dago eskuragarri.

 

Entrega data jakin batean:

Zerbitzuan barne. Entrega zein egunetan egin zehazten da, bezeroaren beharren arabera. Igorleak zehazten du zein egunetan egin behar den entregatzeko saialdia.

Bidalketa gordailuan egongo da egun hori arte.

 

Monobulto eta Multibulto bidalketak: 

10 fardel arte, kontratua duten bezeroentzako.

Fardelaren pisua:

  • Gehienezko benetako pisua: 30 kg-ra arte.

Pisu bolumetrikoa: Pisua tamainarekin lotuta ez dagoen bidalketetan, pisu/bolumen irizpide bat aplikatuko da, (167 Kg/m3). Erlazio hori onartzeko momentuan egiaztatuko da, honako formula honi jarraituta: luzera x altuera x zabalera (zentimetrotan) / 6.000.

 

Neurriak:

Neurriak:

  • Kutxa: Gehienezkoak L+A+Z= 210 cm, eta handienak ezin izango du 120 cm baino gehiago izan. Gutxienekoak: 15 x 10 cm-ko tamainan.
  • Biribilkia edo Hodia: Gehienezkoak L= 120 cm, D= 30 cm. Gutxienekoak: 10 x 14,5 cm-ko etiketa bat eranstea ahalbidetzen duten neurriak.

Gehiegizko tamaina:

1. Helmuga nazional batera edo Portugalera bidaltzen diren Paq Premium eta Paq Estándar produktuen kasuan, honako hauek dira gaur egun onartzen diren gehienezko tamainak: 

  • Neurri bat ezin da izan 120 cm baino handiagoa.
  • Zabalera + luzera + altuera batzean, batura ezingo da izan 210 cm baino gehiago. 

2. Onartutako gehienezko tamaina hauetako bakoitzerako, honako maila hauek definitu dira: 

  • Tamaina estandarra (gaur egun dagoen muga).
  • Gehiegizko tamainaren mugaketa (gaur egun dagoen muga baino gehiago).

 

Mailak

Onartutako gehieneko tamainen parametroak

Estandarra

Gehiegizkoa

Neurri bat ezin da izan hau baino handiagoa:

120 cm

170 cm

Zabalera + luzera + altuera batzean, batura ezingo da izan hau baino gehiago:

210 cm

270 cm

 

3. Neurri estandarrak gainditzean, bidalketaren kostua areagotuko da, jarraian ageri den taulako ehunekoen arabera:

 

Deskribapena

Gainkostua

Gehiegizko tamainarik gabe

% 0

Gehiegizko tamaina, “Neurriren bat estandarra baino handiagoa delako”

% 35

Gehiegizko tamaina, “Zabalera + Luzera + Altuera batzean, batura tamaina estandarra baino handiagoa delako”

% 35

Gehiegizko neurri bi (guztiak)

% 70

 

Bermeak: Correos-i egotz dakiokeen berandutzea izanez gero, ordaindutako tarifa itzuliko dizugu.

 

Enpresa bat baduzu eta eskaintza pertsonalizatua jaso nahi baduzu, eskatu informazioa.
Hau ere interesgarri gerta dakizuke...