• IDIOMA null

ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Retorno de información

  •  Nazionala
  •  Nazioartekoa

Jaso zure bidalketei buruzko informazioa

Kontratua duten bezeroentzako.

Gutun ziurtatuak, jakinarazpenak, Paq 72 eta Paq 48 produktuak beste zerbitzu osagarri hauekin batera kontrata daitezke:

  • Retorno de información: bezeroak bidalketen banaketa eta entrega prozesuen jarraipena egin dezake telematikoki. Bidalketari buruz ezagutzen den eta erregistratu den azken faseari dagokion informazioa emango da: onartuta, entregatuta eta/edo itzulita; baita hartzaileari lotutako beste zenbait datu ere: entrega zein egun eta ordutan egin den edo egiten saiatu den, eta bidalketan eragina duten entregaren edota itzulketaren egoerari buruzko informazioa.

  • Kalitate kontrola itzulketa informazioan: bidalketa sorta bat gordailutu zen egunetik 40 egun natural igaro direnean, Correosek prozesu informatiko bat abiaraziko du egoerari buruzko jakinarazpena jaso ez duten bidalketak hautemateko. Jarraian, behar duen informazio guztia eskatuko die banaketa-bulegoetako langileei, bidalketa bakoitzean dagokion emaitza erregistratzeko.

Itzulketa informazioa bide hauetatik helaraz daiteke:

  • Correosen webgunearen bitartez:

    Bidalketen bilatzailea Correo-en webgunean. Gure bezeroek bidalketen jarraipena egin dezakete Bidalketa Bilatzailea erabiliz. Correosen webgunean aurkituko dute (www.correos.es).

    Kontsultak honako moduan egin daitezke:

    • Banakako kontsulta: Bezeroak bidalketa onartzeko agirian dagoen barra-kodearen zenbakia idatzi behar du bakarrik. Hala egitean, berehala izango dugu bidalketaren egoerari buruzko informazioa.

    • Kontsulta masiboak (10 bidalketa, gehienez ere): Bezeroak bidalketa bat baino gehiagori buruzko informazioa kontsultatu nahi badu webgunean (10 gehienez ere), horiei dagozkien kodeak idatzi beharko ditu Bilatzailean. Posta elektronikoz jasoko du eskatutako informazioa, testu-fitxategi batean.

  • Fitxategiak partekatuta:

    Bidalketa sorta masiboak errazago programatu ahal izateko, bidalketak onartu bezain laster aurkeztu ahal izateko, entregen baldintzak hobetzeko eta fitxategiak partekatuz bidalketei buruzko informazio elektronikoa izateko, Correosek Erregistratutako Bidalketen Informazio eta Kontrol Sistema (gaztelaniaz, SICER) jartzen du bezeroen eskura. Horren bitartez, bezeroak denbora errealean kontsulta dezake gure harrera unitateetan erregistratutako eta emandako sortei eta bidalketei buruzko informazioa, eta horien egoera ere bai.

SICER plataforma teknologikoari esker:

  • Informazioa arin partekatuko dute Bezeroak eta Correosek, TXT formatuko fitxategiak bidaliz.

  • Bezeroek sortutako informazioa aurretiaz abisurik eman gabe jaso dezake Correosek. Izan ere, Correosek harrera sistema automatikoak ditu eta, horiei esker, informazioa heldu bezain laster karga daiteke sisteman.

  • Bezeroak fitxategi horien bitartez bidalitako informazioak akatsik balu, Correosek fitxategi bat itzuli egingo dio, eta kargatzean errorea eman duten bidalketak zeintzuk diren jakinaraziko dio, baita horren arrazoiak ere.

  • Informazioa egoki kargatu denean, Correosek fitxategiak itzuliko dizkio Bezeroari, bidalketen egoerari buruzko informazioarekin. Informazioa egunero, astero, bi astean behin edo bezeroak eskatu duen aldizkakotasunarekin bidaliko zaio.

Correosek informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du. Horretarako, sarbideak kontrolatzeko eta segurtasun sistemak ditu (FTP edo Bezeroaren beharren arabera hitzartutakoak).

 Jardunbide logistikoa

 FITXATEGIEN HARRERA ETA JAULKIPEN JAKINARAZPENA

Correosen eta Bezeroaren arteko komunikazio-kanala segurua da, honako sistema hauen bitartez burutua:
  • EDITRAN:

    Mundu-mailako enpresa eta erakunde publikoetan fitxategiak bidaltzeko gehien erabiltzen den sistemetako bat da EDITRAN, erabat fidagarria da eta.

    Informazioa EDITRAN bidez transmititzeak ezaugarri hauek ditu:

    • Datuak konfidentzialtasun eta osorik mantentzen dira.

    • Informazioa segurtasun osoz transmititzen da.

    • Informazioa berehala dago eskuragarri.

    Administrazio publikoekin informazioa partekatzeko, SARA-MAP sarea (Administrazio Publikoen Ministerioa) erabil daiteke.

    EDITRAN sistemak aukera hauek ematen ditu:

    • Informazioa partekatzeko EDITRAN IP erabiltzea, tamaina handiko fitxategiak edota fitxategi ugari jasotzeko eta/edo bidaltzeko.

    • Informazioa partekatzeko EDITRANX 25 erabiltzea konexio bakarrean tamaina txikiko (<100 kb) edota fitxategi gutxi batzuk jasotzeko eta/edo bidaltzeko.

  • SFTP sistema:

    EDITRAN sistemaren bidez informazioa partekatzean bezalaxe, SFTP sistemen bidez informazioa partekatzean konfidentzialtasun eta osorik mantentzen dira datuak, eta informazioa segurtasun osoz transmititzen da.

    SFTP sistemen bidez konektatzeko, Correosek honako informazio hau jakinaraziko du:

    • Zerbitzua emango duen Correosen zerbitzariaren DNS izena

    • FTP zerbitzu seguruak erabiltzen duen ataka zenbakia

    • Zerbitzua erabiltzeko erabiltzaile-izena

    Informazioa EDITRAN bidez edo SFTP sistemen bidez partekatzeko honakoa egin beharko liteke:

    • Bezeroak fitxategi bat sortuko du, egingo dituen bidalketen zerrendarekin.

    • Bezeroak fitxategia transmititzen du, adostutako kanala erabiliz:

      • EDITRAN

      • SFTP

    • Correosek jasotako fitxategia balidatzen du

    • Balidatu ondoren, Correosek fitxategi bat bidaliko dio Bezeroari honako informazioarekin:

      • Onartutako sarrerak

      • Correosek onartu ez dituen sarrerak

  • Correosek bidalketa zuzenen zerrenda balidatuko ditu.

  • Correosek fitxategiak berriz bidaliko dizkio Bezeroari, hauen egoera eguneratuarekin, adostutako aldizkakotasunarekin.