ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

“Atez Ateko” zerbitzua

Ez dago eskuragarri

Ezin hobea:

Nacional

Joan zaitez maletarik gabe RENFErekin egindako bidaietan Correosi esker.

Ahaztu maletekin bidaiatzea eta joan zaitez lasai, zure ekipajea non jaso eta non entregatu nahi duzun hautatu behar izango duzu soilik, zuri eramatea da gure lana.

  • Arloa: Nacional.
  • Tamaina: Luzera + Altuera + Zabalera = 150x70x50 cm, hiru neurrien baturak 250 cm gainditzen ez badu, eskiak izan ezik.
  • Pisua: 25 kg arte.
  • Epeak: Bulegoetako ordutegia.
  • Tarifa: Kontsultatu Bezeroaren Arreta Zerbitzuan.
Correos

Nork merkaturatzen du

CORREOSek “Atez Ateko” zerbitzua eskaintzen dio RENFEri, AVE-Ibilbide Luzeko eta Tren Turistikoetako bidaiariei hiru fardel arte 230 helmuga nazional baino gehiagotara bidaltzea ahalbidetuz.

Hala, RENFEk, bidaiariek bidaia erosoagoa egin dezaten du xede, bereziki jende asko mugitzen den denboraldietan, oporretan, esaterako. Zerbitzu honen bitartez, halaber, trenean maletentzat gordetako tokia hobeto kudea daiteke.

Jasotzea eta entrega bezeroak hautatzen duen tokian:

CORREOSek ekipajea adierazitako tokian jasoko du edo, bezeroak hala nahiago balu, Espainiako ia 2.400 posta-bulegoetako batean utzi ahal izango du.

Entregatzeko epea egun batekoa da maizko konexioa duten probintzietako hiriburuen arteko bideentzat –adibidez, Madril eta Bartzelona, Valentzia edo Sevilla elkartzen dituen AVE bideentzat– gainontzeko penintsulako helmugentzat 48 ordukoa izango da. Guztira, zerbitzua Espainiako 230 helmuga nazional eta turistiko baino gehiagotara hedatzen da, baita nazioarteko helmuga batzuetara ere.

RENFEren zerbitzuak ohiko ekipajea bidaltzea ahalbidetzen du: maletak, bizkar-zorroak edo esku-poltsak, aurrez ezarritako gehienezko neurri eta pisuarekin. Ekipaje berezia garraia daiteke, halaber, zerbitzu honen bitartez: haur-kotxeak, bizikletak, golf makilak edo eskiak, besteak beste.

Ezaugarri fisikoak:

Ekipaje bidalketak:

  • Zerbitzu honen bitartez tren-txartel bakoitzeko 3 fardel bidal daitezke.
  • Ekipajea garraia daiteke (maletak) baita ekipaje berezia ere (bizikletak, eskiak, snowboard taulak, haur-kotxeak, golf makilak).

Gehienezko neurriak:

  • Luzera + Altuera + Zabalera = 150x70x50 cm, hiru neurrien baturak 250 cm gainditzen ez badu, eskiak izan ezik.

Pisua:

  • 25 kg arte.

Zerbitzua kontratatzea:

Zerbitzua www.renfe.com webgunearen bitartez kontratatu eta alda daiteke ekipajea jasotzeko dataren aurreko eguneko 12:00ak arte. Bezeroak hautatuko ditu jasotzeko eta entregatzeko guneak: etxea, CORREOSen posta-bulego bat, hotel bat, tren geltokia edo nonahi.

Zerbitzuaren ordutegia: kontsignan zerbitzu hau entregatzeko edo jasotzeko  ordutegia 09:00etatik 19:30era da.

Baldintza Orokorrak: Ekipajeen garraio zerbitzuari buruzko lege informazioa.