ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Aduanako kudeaketa, DUA

  •  Nazionala
  •  Nazioartekoa

Aduanako kudeaketa, DUA

Europar Batasunetik (EB) kanpora doazen merkantzia pakete edo pakete txikiek, edota Kanarietatik, Ceutatik nahiz Melillatik kanpora doazenak, lurralde horien kasuan baliteke informazio osagarria eskatzea edo aduanan izapideren bat egin behar izatea paketea bidali (esportatu) baino lehen. Hala ezartzen du indarrean dagoen aduana-legediak, batez ere, nazioarteko segurtasun arrazoiak direla eta. Informazio betekizun horiei esker, aduanako izapideak arinagoak izango dira helmugako herrialdean, eta bidalketen trazabilitatea handiagoa izango da.

Europaz kanpoko herrialdeetatik datozen (inportazioa) merkantzia-pakete guztiei, edota Kanarietatik, Ceutatik nahiz Melillatik kanpotik datozenak, lurralde horien kasuan, segurtasun-kontrola egingo zaie mugan eta, horrez gain, inportatutako paketeak aduanatik atera eta zure etxera bidaltzeko beharrezkoak diren izapideak egin beharko dira.
Inportatutako merkantziengatik, halaber, baliteke muga-zergak edo zergak ordaindu behar izatea, edukiaren, balioaren eta beste irizpide batzuen araberakoak, betiere, legeak onartzen dituen kasuetan. Zenbateko horiek bidalketaren hartzaileak (inportatzaileak) ordaindu beharko ditu aduanako izapideei ekin eta haiek aduanatik ateratzeko.

Legedi nazionalaren eta helmugako herrialdeetako legediaren arabera, zenbait produktu mugatuta edo debekatuta egon daitezke. Igorlearen ardura da esportazio eta inportazio baldintzak ezagutzea, baita helmugako herrialdean sarrera edo sartzerakoan eskatu ahal zaizkion dokumentu guztien (merkataritza-faktura, ziurtagiriak, lizentziak…) informazioa bilatzea. Hala ere, Correosek bere eskumenean dauden aholkuak emango dizkizu, bildaketak arazorik gabe bidal edo jaso ditzazun.

Merkantziak dituzten posta bidalketen esportazioa

Merkantziak dituzten posta bidalketen inportazioa